Manual de literatura española

 

 
 

Mathias Malzieu

 

 

 

 

     

Edinburgo (Eskozia), 1874. Jack inoizko egunik hotzenean jaio da, baina bihotza izoztuta dauka.
Madeleine Doktorea erdi sorgina da, eta jaioberria salba­tzea lortuko du bihotza erloju batekin ordezkatuta. Protesia txukun dabil, baina baldintza bat dago ezinbestekoa: Jackek edozein emozio saihestu behar du, erlojua delikatua da eta. Kolerarik ez, beraz, eta, batez ere, oroz gain, maiteminik ez.
Bere ohearen gainean dagoen arbelak egunero gogorarazten dio:


Bat: EZ UKITU BIHOTZAREN ORRATZAK;
Bi: BARETU ZURE KOLERA;
Hiru: EZ MAITEMINDU INOIZ, SEKULA EZ.


Kaleko kantari txiki baten suzko begirada froga gogorra izango da gure heroiaren ordezko bihotzarentzat, amodioa txertatuko baitu zurezko orratzen artean. Jack maitearen konkistaren bila abiatuko da On Kixote balitz bezala, Eskoziako lainoetatik Granadako Alhambraren arkupeetaraino. Horrela ezagutuko du hala maitasunaren eztia, nola bere krudeltasuna.

 

[ igo ]