Manual de literatura española

 

 
 

Lois Pereiro

Itzultailea: Joxemari Sestorain

 

     

 

 

 

Penetan bizi naiz zu gabean
neketan diraut ukatzen gaituen urrunean
nabilano bi munduren ertzean,
ebatzi gaberik zu maitatzeko sosegua
bietako zeinek damaidan,
mindu gaberik ez zaizulako axola
ni badaezpada gibelatzea
borroka jada galdutik,
erabakirik zugan ez sartzea jagoitik,
ez, ordea, samintzea ihesi zugandik.

[ igo ]