Manual de literatura española

 

 
 

Philippe Askenazy, Thomas Coutrot,
André Orléan eta Henri Sterdyniak

 

     

 

 

 

Manifestu honen sinatzaileek aldarrikatzen dute «ekonomialariek beren gain hartu behar dituztela gizartearen aurrean dituzten erantzukizunak». Haien ustez, manifestuak krisi ekonomikoari buruzko «zalantzak hitzez eta kontzeptuz hornitzen» laguntzen ahal die herritarrei. Horretarako, «zen­bait ebidentzia faltsu» kritikatzen dituzte, eta «proposamen batzuk zirriborratzen». Ekonomialari harrituen iritziz, eko­nomiaren zientziak gogoan hartu behar du «herritarrei dagokiela, ez adituei, elkarrekin eta demokratikoki deliberatuta erabakitzea jardun ekonomikoaren hel­buruak». Gogorarazten digute «krisi hau ez dela krisi ekonomiko huts bat», eta atzean krisi soziala, ekologikoa eta geopolitikoa dituela. Manifestuaren bidez jakinarazi nahi diote jendeari «zientzia eko­nomikoaren zeregina argi egitea» dela «aukera posible ugarien gainean», «eta ez herritarren ordez erabaki nahi izatea». Manifestua 2010eko irailean argitaratu zuten. Ordutik hona krisia areagotu da, eta manifestuak ez du gaurkotasun izpirik galdu. Are gehiago, Europan gerora bizitako porrotak eta une larriak iragarrita daude manifestuan.

Krisia eta zorrak Europan:
10 ebidentzia faltsu eta
eztabaidarako 22 neurri, irtenbidea aurkitzeko

[ igo ]