Manual de literatura española

 

 
 

Lina Ben Mhenni

     

Gazte batzuek ordenagailuak eta blo­gak, Flickr, Facebook eta Twitter bezalako sare sozialak eta gisakoak soilik erabiliz gauzatu eta irabazi duten historiako lehen iraultza da; izan ere, horie­xek izan dituzte arma bakarrak. Lina ben Mhenni gaztea dugu, A Tunisian Girl bere blogaren bitartez, Ben Ali diktadore tunisiarraren kontrako borroka horretako protagonistarik adoretsuenetako bat. Gerra birtuala bai, ziberekintzaileak, ziberpiratak eta ziber­poliziak borrokatu baitira bertan, baina benetako immol­zioak, benetako atxiloketak eta benetako erailketak ekarri zituena, tiranoak, mendebaldeko herrialdeek adeitasun kriminalaz tratatzen zuten horrek, azkenean ospa egin zuen egunera arte, 2011ko urtarrilaren 14ra arte. Ministro ohi arabiarrak eta ministro ohi mendebaldarrak udaberri arabiarrari buruz lotsarik gabe zernahi esaten ari diren honetan, liburu txiki honek ongi erakusten digu belaunaldi facebookzalea ezin ukatuzko eginkizuna betetzen ari dela, indarkeriarik, torturarik, zentsurarik eta nagusirik gabeko mundu bat lortzeko.
Jean Pierre Barou eta Sylvie Crossman

Egilea: Lina Ben Mhennik 2011ko Blog Onenaren Saria jaso zuen Bonnen, Alemaniako Deutsche Well Irrati Telebistak antolatzen duen nazioarteko sariketa ospetsuan. 1983an jaiotako gazte hau Hizkuntzalaritzako irakaslea da Tunisko Unibertsitatean. Amak emandako giltzurrun bat transplantatu zioten 2007an, eta bitan irabazi du zilarrezko domina Organo-transplantedunen Munduko Jokoetan, 3 km-ko ibilketan. Bakearen Nobel Sarirako proposatu zuten 2011n.

«Gobernuek, definizioz, ez dute kontzientziarik».
Albert Camus, Témoins, 5. zenbakia, 1954ko udaberria.

 

[ igo ]