Esku artean duzun egitasmo hau, Odietako udalaren eta Anotzibarren bizi den Iñigo Ibarra betsolariaren elkarlanetik sortutakoa da. Iñigok, gure herrietako historiaren eta ohituren bertsozko ibilaldia proposatu zion udaletxeari, eta honek begi onez eta ilusio haundiz hartu zuen eskaintza.
Udaletxetik jakitun gara gure hizkuntzak, lingua navarrorunek edo euskarak pasaden XX.en mendean pairatutako atzerakadaz. Eta berarekin batera, ahozko jarduna den bertsolaritzak. Horrexegatik gixa honetako lanek berebiziko garrantzia hartzen dute, gero eta globalizatuagoa den mundu honetan gure kultura indartzeko eta zaintzeko.
Bertsoek, Iñaki Vergarak ateratako argazkiak
dituzte lagun, gure herrietako horren ohikoa ez
den begirada batekin. Ibilbidea osatzeko bi textu
historiko txertatu ditugu, gure bailaran emandako
gertaera garrantzitsuenen berri ematen dutenak.
Gertakizun hauek, tamaina haundiko ondorio
historikoak izan dituzten arren, ez dira bizilagunon artean zehaztasun osoz ezagunak. Horregatik lan xume honekin, emandako ahanztura konpondu nahi genuke eta gure herrietako jendeen historia, gure bailarako bazter guztietara ekarri nahi izan dugu.

 

 



 

[ subir ]