Manual de literatura española

 

 

Irene López-Goñi

(koordinatzailea)

Izaskun Etxeberria

Xuri Puebla

cenlit

 

 

ULERTUZ

Irakurketaren ulermenaren konpetenzia - DBH

ZIKLOARI EDO KURTSOARI
DAGOZKION HELBURUAK
DBHko ikasleek irakurketaren ulermenaren jarduerak landu ondoren, helburu hauek bete beharko lituzkete:
• Identifikatu-gogoratzeko konpetentzia garatzea (testu bat ulertu edo interpretatzea ezinezkoa baita kontzeptu, datu eta xehetasunak gogoan izaten ez badira, isolatu nahiz elkarrekin koordinatuak, ideien nahiz ekintzen esparruan).
• Interpretatzeko konpetentzia garatzea (iritzi bat osatzea, ideia nagusi edo bigarren mailakoak lortzea, ondorioztatzea, ondorioak aurrikustea eta aurrezagutzak aktibatzea).
• Antolatzeko konpetentzia garatzea (laburpen, eskema, kontzeptu mapa edo irudien bidez ipuinean gertatzen denaz barne eskema osatzea informazioa berrantolatuz).
• Balioesteko konpetentzia garatzea (irakurritako testuetan norbanakoaren irizpideak txertatzea).

 

Ikaslearentzako jardueren liburukia

Maila bakoitzean lau konpetentziak lantzen dira testu narratiboen bidez: Identifikatu-gogoratu, interpretatu, antolatu, balioetsi.
Maila bakoitzeko 12 testu narratibo. Testu bakoitzean irakurketaren aurretik, irakurketaren bitartean eta irakurketaren ondoren lantzeko jarduerak aurki daitezke.
Irakurketaren aurretik, aurrezagutzak aktibatuko ditugu, hipotesiak emango ditugu, izenburuan jarriko dugu arreta, hizkuntzari buruzko, bizitzaren alderdiei buruzko eta bizi garen munduari buruzko ezagutzak garatuz.
Irakurketaren bitartean, esanahiak ateratzeko eta irakasleari behar denean azalpenak eskatuz, sor daitezkeen zalantzak argitzeko arreta mantentzea garrantzitsua da.
Irakurketaren ondoren, era askotako galderak erantzungo dira, pertsonaien izaerari buruz, egiten dutenari buruz edo egiten ez dutenari buruz mota guztietako ondorioak atereaz.
Irakurketaren hiru une horien ondoren eta lanari amaiera emateko, idazketak beti izango du lekua, bertan, ikasleari proposatutako hainbat testutan irakurritakoa erabili eta moldatuko duelarik.

 

[ igo]