Manual de literatura española

 

 


Jon Elordi Akordarrementeria (koordinatzaile)

cenlit

 

Aurkezten dugun material hau euskaraz idatziriko literatur testuak ezagutu, aztertu eta lantzeko prestatua izan da. Lana, bereziki, Batxilergoko bi mailetan diharduten ikasle nahiz irakasleei zuzenduta dago. Dena dela , ez dugu esparru horretara soilik mugatu nahi izan, beste edozein euskaltzale zein literaturzalek ere aurkitu baitezake liburuotan zer ikasi eta zerekin gozatu.

Proiektua bi mailatan banatuta dago: Batxilergoa 1-ekoari Oinarrizko maila deitu diogu eta Batxilergoa 2-koari berriz, Maila nagusia. Bistan denez, maila biak osagarriak dira, baina banaka ere erabil daitezke arazorik gabe. Beti ere, material irekia dela azpimarratu nahi dugu.

 

HITZEN KUTXA

Euskal literaturaren aleak

Batxilergoko Euskal hizkuntza eta literatura arloko materiale osagarri hau, euskaraz idatziriko testuak ezagutu, aztertu eta lantzeko prestatua izan da.

Liburuan testuak eta euron argitalpena azaltzen duen aparatu kritikoa ageri dira. Testuei dagokienez, banaketa nagusi baten arabera antolatua dago: hogei testu XX. mendearen aurretik idatzirikoak eta ahozko literaturakoak dira, eta beste hogei, XX.etik gaur artekoak. Testu bakoitzak bere sarrera, ulermen oharrak, eta galderak ditu. Galdera hauek bi motatakoak dira: alde batetik, testuaren esanahia argitzea bilatzen dutenak, eta bestetik, komentarioa nola egin bideratzen dutenak.

Oinarrizko mailako egileak; Jon Elordi Akordarrementeria, Oroitz Jauregi Nazabal, Luis Miguel Sainz Pezonaga eta Kirmen Uribe Urbieta.

Maila nagusiko egileak: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Mikel Ayerbe Sudupe, Jon Elordi Akordarrementeria, Inma Errea Cleix, Karmele Etxabe Azkarate, Larraitz Garmendia Munduate, Eider Juni Iraola, Jose Manuel Leiza Razkin, Erika Lagoma Pombar, Ane Loidi Garitano, Iratxe Retolaza Gutierrez, Luis Miguel Sainz Pezonaga, Kirmen Uribe Urbieta.

Irudiak: Agurtzane Villate.

HITZEN KUTXA

Euskal literaturaren aleak

-iruzkin garatuak-

Argitalpen honetan iruzkin burutuak daude. Iruzkin bakoitzean, egileek aukera bat aurkezten dute, literatur testu bat komentatzean egin daitezkeen irakurketa, asimilazio eta kritika arrazoitu anitzen artean. Ondorioz, molde edo eredu ugari aurki daitezke.

Iruzkin bakoitza 12/60 orrialdeko koadernotxo batean garatua dago, eta berrogei liburuxkak karpeta batean jasoak daude Oinarrizko mailan eta bi karpetetan Maila nagusian.

Oinarrizko mailako egileak: Jon Elordi Akordarrementeria, Iratxe Retolaza Gutierrez, Nora Iriarte Oses, Jose Manuel Leiza Razkin, Xabier Paya Ruiz, Barkatxo Ruiz Jaso, Luis Miguel Sainz Pezonaga eta Kirmen Uribe Urbieta.

Maila nagusiko egileak: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Mikel Ayerbe Sudupe, Jon Elordi Akordarrementeria, Inma Errea Cleix, Karmele Etxabe Azkarate, Larraitz Garmendia Munduate, Eider Juni Iraola, Jose Manuel Leiza Razkin, Erika Lagoma Pombar, Ane Loidi Garitano, Iratxe Retolaza Gutierrez, Luis Miguel Sainz Pezonaga.

Irudiak: Agurtzane Villate.

Lagin bat ikusteko sakatu: IRUZKIN EREDUA

 

MANUAL LITERATURAZKOA

Edo literatur iruzkinak burutzen ikasteko liburua

Azpi-tituloak dioen moduan, iruzkinak gauzatzeko ildoan proposatzen dituen liburua da. Irakasle nahiz ikasleek, funtsean, iruzkina gauzatzeko ildoen atala, komentario burutu baten eredua, lagungarri linguistikoa eta bibliografia dituzte eskura. Hona hemen egileek idatzi dutena liburuaren kontra-azalerako:

Testu-iruzkinei ekiteko orduan ez dago irudimena bezalako bidelagunik. Eta irudimena aipatu dugularik, irudika ezazu, adibidez, XVII. mendean gaudela eta zu, irakurle, Donibane Lohizune, Getaria edo Lekeitioko kaitik atera berria zarela, Islandia, Ternua edo Groenlandia aldera, euskal balea-arrantzaleen txalupa batean. Zure eginkizuna, hala ere, ez da baleak harrapatzea izango, guztiz bestelakoa baizik. Zuk bidaiaren nondik norakoak apuntatu beharko dituzu; bitakora-kaieran idatzi egunez egun txalupan zein txalupatik kanpo gertatzen dena. Hain zuzen ere, egiteko hori burutzeko erabil dezakezun bide bat eskaintzen dizu Manual honek.

Egileak: Jon Elordi Akordarrementeria, Luis Miguel Sainz Pezonaga eta Kirmen Uribe Urbieta.

 

 

[ igo]