Kami hitzak papera esan nahi du. Kamishibai hitzak, berriz, paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibaia, japoniarra. Kamsihibaiaren berezko ezaugarriak direla medio, umeek berebiziko arreta jartzen dute ipuina entzuterakoan eta horregatik oso erakargarria egiten zaie. Egun, Japoniako mugetatik atera eta munduan zehar zabaltzen ari da. Noriko Matsui ezinbesteko erreferentzia da kamishibaiaren munduan. Hainbat eta hainbat ipuin sortu du eta, gainera, guztiz erabilgarria den gida honen egilea da.

 

Noriko Matsui

1934an sortu zen, Wakayama-n, Japonian. Liburu ilustratzaile eta kamishibai egilea da.

Noriko Matsuik Mussashino-ko Arteen Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Besteak beste, ume txiki-txikiek koloreztatzeko liburuak, historia liburu ilustratuak eta matematika ikasteko liburuak egin ditu. Noriko Matsui beti aritu da kamishibaiaren berezitasunetan sakontzen, eta entzuleen partaidetzari esker gauzatzen den kamishibaia finkatu du. Matsui andreak sari berezi bat jaso zuen Vietnameko Gobernuaren eskutik, Kultur Jardueren Ohorezko Zerbitzuaren saria, 1991tik kamishibaiak sortzeko eta zabaltzeko emandako laguntza eskertzeko. Korokoropon marrazki-liburuak Kritikaren Elba saria jaso zuen 1976an, Umeentzako Liburuaren Nazioarteko Biltzarrean, eta, Okiku,okiku,okiku nare (handitzen-handitzen) kamishibaiari esker, Gozan saria eskuratu zuen, 1983an. Noriko Matsuik beste liburu asko idatzi du eta IKAJA elkarteko (International Kamishibai Association of Japan) ordezkaria da.

 



 

[ subir ]