Manual de literatura española

 

 
 

 

 

 

 

     

 

 

 

Honako liburu honetan egileak 2009ko ekainean Nafarroan egindako Pedagogia Terapeutiko oposaketetan aurkeztutakoa erakutsi nahi dugu. Bere esperientzia propioan oinarritutako laguntza plana da Erosketak egiten… kontsumitzaileak gara, eta baita unitate didaktiko baten adibidea ere. Azterketan, bi frogetan nota altuena jaso zuen, 10. Horregatik… zergaitik ez erakutsi egindakoa, beste pertsonendako laguntzaz­koa suertatu ahal bada?
Liburu hau euskaraz egin dugu, hizkuntza honetan material eskasia dagoenez, espero dugu aportazio baliogarria izatea.
Ikasturte osoko lana egin ostean, emaitza ez da txikia izan, gehien kostatu izan zaiguna laguntza planari zentzu polit bat eta funtzionala ematea izan da, oso interesgarria gerta daitekena, izan ere praktikan jarriz ikasleak asko motibatzen bait dira. Erosketak egiten… kontsumitzaileak gara izenburuaren pean ikasturte osoari zentzua ematen zaio: erabilitako materialetatik hasita (euroen erabiliera merkatuan baleude bezala, propaganda ezberdinetako kontzeptuak ulertzea, eguneroko bizitzaren inguruko etxeko ikaskuntza jarduerak-lanak egiten…), planteatutako helburu didaktiko, eduki, ebaluazio irizpide, oinarrizko gaitasunak lan egiteko modua… dena elkar lotuta planteatzen dugu. Euskara eta matematika modu interdiziplinarrean lantzen dira, funtzionalki, ikaskuntza esanguratsua ematen da, inklusibitatea mantentzen da eta koordinazioa erabatekoa mantentzen da erreferentzia gelako irakasleekin. Unitate didaktiko guztiak gai berarekin lotuak daude, zentzu polit batekin. Taldekatze ezberdinekin lan egiten da baita ere, izan ere ikasleek haien artean kooperazio moduan ikasten bait dute eta horrela gure eskuhartzea ere mugatzen da obserbaziorako aukera gehiago egonez.
Besterik gabe, laguntzazkoa gerta dakizuela espero dugu.

[ igo ]