Musica

 

 
 


Mª Concepción Peñas García
eta Ana Esparza Azkona

cenlit

portada

 

 

     


IRAKASKUNTZA IKERKETA ETA JARDUERA ARTEKO KONBINAZIO ZEHATZA

Cénlit argitaletxeko "Lehen Hezkuntzako Musika" ikasmaterialeko kurtso desberdin hauek, irakaskuntza arloan ikerketa eta praktika konbinatzen dituzten profesionalek landu dituzte.
Beste metodo batzuen aldean, gure honek entzumenean eta kantuan zentratzen du aprendizaia.
Haurrraren adimena eta musikarekiko zaletasuna garatzeko metodo berritzailea da.

Etapa osoaz arduratzen da:
- Ikaslearentzako sei liburu ditu, ziklo bakoitzeko bi.
- Irakaslearen gida ere badu, Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako bakoitzerako bat.
- Gainera, lau CD, entzunaldiekin

GOZATUZ IRAKATSI

Haurrek hobeto ikasten dute ongi pasatzen dutenean.

Irudi gartsu eta atseginak, musika-proposamen erakargarri eta ausartek, musika gogo biziz entzun, interpretatu eta asmatzera eramango dute haurra.

Cénlitek musika sentitzeko aukera eskaintzen die haurrei, eta erantzun, imaginatu, aurkitu eta gozatzera animatzen ditu.

Egitura sinplekoa eta argia da metodoa. Haurrak momentu oro daki non dagoen, non aurkitzen den eta zer egin behar duen, argibide eta irudi simpleen bidez.

Cénliten "Lehen Hezkuntzako Musika" proiektu honek ondorengo material hau eskaintzen du:

  • 100 kanta baino gehiago.
  • 80 entzunaldi baino gehiago.
  • Pieza instrumentalak.
  • Erritmoa eta mugimendua.
  • Entzunaldiak arrakastaz burutzeko, arreta-une desberdinak.
  • Entzunaldiei dagozkien partitura originalak, irakaslearentzako.
  • Gehigarriak, proposamen alternatiboekin eta ikasitakoa sakontzeko proposamenekin.

 

IRAKASLEARENTZAKO GIDAK

"Lehen Hezkuntzako Musika" proiektu honek hiru Gida eskaintzen ditu:

- Errekurtsu eta estrategia ugari, proposaturiko helburuetan haurrak ondorio egokiak izan ditzan. Lehenengo zikloan, tenporalizaturik aurkezten dira. Ariketak egiteko prozeduren laguntza dute hauek berekin, helburu zehatzak lortzeko. Mailaz maila elkartu dira, "Proposamen didaktikoak" izenburupean.

 

- Entzunaldi komentatuak. Kasu bakoitzean ondorengo hauek aurkezten dira:

  • Konposizioaren komentario laburra.
  • Egitura formalaren eskema.
  • Melodia abesteko modukoa den ala ez.
  • Aukeratutako obraren edo abestiaren iraupena.
  • "Entzunaldiaren aurretik" delako hausnarketa. Arreta eta interesa mantendu eta entzuketa aktiboa lortzeko ariketa, hain zuzen ere.
  • "Entzunaldiak". Konposizioaren errepikapenak, kasu bakoitzean ariketa desberdinak islatzen direlarik. Erantzun zehatzak dituzten galdera-sistema trebeak.Galdera hauen bitartez, haurrak, arrazoituz, bere gustu, lehentasun eta iritziak adierazteko gaitasuna lantzen du.
  • "Ikasteko" izeneko atalak, hiru zikloetan zehar ikasleak ikasiko dituen konposatzaileen datu nabarmenenak biltzen ditu.
  • Ebaluaketa egiteko aukera, joko erakargarrien bidez.

- Bi eranskin

  • Batak, konposatzaileen obretako gaiak ditu; gehienak entzunaldietan aurkeztuak daude. Gai bakoitzaren kasuan, zein obratakoa den adierazten da. Gaiak, intonazio eta erritmo zailtasunen arabera mailakatuak agertzen dira.
  • Bigarren eranskinak, intonazio-ariketa errazak eta ordenatuak ditu, metodoan planteiatzen diren intonazio eta erritmo-zailtasun segidari erreparatuz.

- Kantak. Kanta bakoitzak zera eskaintzen du:

  • Beraren jatorriari buruzko datuak.
  • Lortu nahi diren helburuak.
  • Interpretazio egokia lortzeko, ahotsezkoen eta instrumentalen interpretaziorako beharrezkoak diren abileziak lortzeko ariketak.
  • Musika-sormena lantzeko ariketak.
  • Ariketa ebaluagarriak.

 

[ igo ]