TROPEZISTA
Ogibide asko izan ditut neure denboran: –Kruasanak egitea, erdian aurpegitxoa eta guzti. –Sena ibaiaren ertzeko etxetxoak marraztea eta margotzea. –Funikularrak gidatzea. –Uharte bakarti bat zaintzea. Eta, behin, zirku batean, gizon-bala izan nintzen. Kanoi batek bota ninduen: pun!